Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau eta Erdiko Txapelketako finala jokatuko dute gaur, Bilbon, Bizkaia frontoian (17:00, ETB1). Amezketarrak zortzigarren finala du jarraian; zenoztarrak, lehena
Bata, inoiz ez bezala sufrituz; bestea, ordea, inoiz ez bezala gozatuz. Horrela ailegatu dira Jokin Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1996) eta Peio Etxeberria (Zenotz, Nafarroa, 1998) Lau eta Erdiko Txapelketako finalera. Baina bost axola horrek guztiak gaur. Arratsaldeko seietatik aurrera Bilboko Bizkaia frontoian gertatzen denak bakarrik du garrantzia. Aurretik ondo edo gaizki aritu izanak ez, egun erabakigarrian eta toki jakinean ondo aritzeak zehaztuko du nork irabaziko duen txapela. Ez dago besterik. Halaxe dio kirol legeak.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1942/021/001/2023-11-19/gaurkoak-baino-ez-du-axola.htm.