Historia eginez, bosgarren urtez jarraian Lau eta Erdiko finala jokatuko du Altunak

Historia eginez, bosgarren urtez jarraian Lau eta Erdiko finala jokatuko du Altunak

Jokin Altuna amezketarrak Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdiko partida irabazi du Bengoetxea VI.aren aurka. 12 tantoan utzi du leitzarra. Garaipen honekin Altuna III.ak historia egin du; Lau eta Erdian bosgarren finala jarraian jokatuko duen lehen pilotaria izango da.

Tolosaldeko Ataria. Lau eta Erdiko Txapelketako lehen finalerdia jokatu da gaur, Bilbon, eta Jokin Altunak irabazi du partida finalerako txartela lortuz. Oinatz Bengoetxea 12 tantotan utzi du, eta honenbestez, pilotari amezketarrak beste final bat jokatuko du.

Sakea gorri suertatu da eta Bengoetxea VI.ak eman dio hasiera finalerdiari, baina lehen tantoa urdina izan da eta markagailua Altunak estreinatu du. 0-3 irabazten hasi bada ere, hiruna berdindu dute eta jarraian, zazpi tanto segidan egin dizkio leitzarrak amezketarrari. Partida hasiera parekatua izan da. Hortik aurrera, ordea, Altuna nagusitzen hasi da.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Bengoetxea vi
Entrada anterior
Zauria sendatzen ari da
Entrada siguiente
Descubre la vacuna contra la incredulidad