Zauria sendatzen ari da

Jokin Altuna garaipena ospatzen, atzo, Bilbon, Miribilla pilotalekuan

Jokin Altunak nagusitasunez irabazi dio Oinatz Bengoetxeari, eta bosgarren aldiz jarraian jokatuko du lau eta erdiko finala

Berria. Ez dago gaitzik onik ez dakarrenik. Koronabirusaren pandemiaren ondorioz, erabat estutu da pilota jarduna. Etenik gabe ari dira jokatzen txapelketa guztiak, eta horrek aukera ematen du porrotak ohi baino lehenago ahaztu eta aurrera begira jartzeko. Horixe egin du Jokin Altunak: lau eta erdikoan buru-belarri jardunda ari da sendatzen banakako finalean Erik Jakaren kontra galtzeak eragindako zauria. Sufritzen jakiten ari da, eta behar denean kolpea ematen. Horri esker, banakako txapela gabe geratu eta hiru aste eskasera, beste final baterako sailkatu da; bosgarrena du jarraian lau eta erdikoan. Lorpen itzela da hori. Inork ez du egin halakorik. Aurreko lauretatik bakarra irabazi du, eta hiru galdu. Bolada txar hori aldatzen eta bigarren txapela irabazten saiatuko da datorren igandean, Bilbon. Joseba Ezkurdia edo Jaka izango du aurkari. Bi pilotariok gaur jokatuko dute Eibarren (Gipuzkoa), 18:00ak inguruan (ETB1).

Gehiago irakurri.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Bengoetxea vi
Entrada anterior
12-22: Altuna se mete en su quinta final seguida del Cuatro y Medio
Entrada siguiente
Historia eginez, bosgarren urtez jarraian Lau eta Erdiko finala jokatuko du Altunak