Jenioak lanpara dauka

Lasok eta Imazek irabazi egin diete Ezkurdiari eta Tolosari Labriten (22-18). Aurrelariaren argi eta ilunen osagarri izan da atzelaria

Unai Laso aztia eta bihurria da pilotalekuan. Pilota nahi bezala menderatzen du aurreko koadroetan, eta badu jeniotik. Eskatu dakioke hari batek nahi duen gozagarria egiteko, eta hark egin. Badu, ordea, ezberdintasunik ipuineko jenioarekin: ez da ezkutuan bizi. Azaldu egin behar du, protagonista izan, eta pilotazalea gozarazi. Horrek arriskurik ere badu: tantoak egin nahiaren egin nahiaz, batzuk galtzea. Halakoetan behar izaten du lanpara jenioak, gauzak bere lekuan gordetzen saiatzeko, eta Lasok atzo lanpara dotorea izan zuen: Ander Imaz. Bien lana elkarren osagarri eginez, irabazi egin zieten Ezkurdiari eta Tolosari Labriten (22-18), eta Binakako Txapelketako ligaxkaren buru-buruan jarri dira bi jardunaldi falta zaizkiela amaitzeko.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/1943/032/001/2022-02-06/jenioak-lanpara-dauka.htm.

Entrada anterior
Laso-Imaz no pierden la locomotora del Parejas
Entrada siguiente
Zuzentzeko ordua