Zuzentzeko ordua

Elezkano II.a eta Zabaleta lidergoa eusteko pausoa emateko aukera gaur Tolosan Peña II.a eta Albisuren aurka

ASPEpelota.eus. Harrabotsa asko sortu da aurreko urteko bikote txapeldun eta orain arte lidergoan tinko eutsi diotenekin. Elezkano II.ak eta Zabaletak azken hiru partidetan jasandako porrotak hedabideen interesa sortu du. Hala ere, bai Danelek zein Jose Javierrek akatsak zuzendu eta garaipenaren bideari heldu nahi diote. Gaur dute ezinbesteko neurketa Peña II eta Albisuren aurka Tolosako Beotibarren. Gainera, aurreko urteko finalista berak ditugu bi bikoteak. Beotibarreko norgehiagokak berebiziko interesa esnatu du. 

ASPEko bikoteak sailkapeneko lehen bi postuak dituzte jomugan eta Peña II.ak eta Albisuk, berriz, Play off-era sartzeko asmoa. Baikotarrak aurreko asteko jipoia ahaztea nahiko dute gaur Elezkano II.a-Zabaleta gaindituz.

Tolosako pilota jaialdia, beti bezala, 16.30etan hasiko da Promozioko Binakako beste partida interesgarri batekin: Bakaikoa-Elizegi vs Zabala-Oier Etxebarria. Hirugarren norgehiagokan, Dario eta Erostarbe, Salaberria eta Bikuñaren aurka arituko dira. Sarrerak eskuratzeko www.entradasfronton.com webgunean salgai daude.

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, Zabaleta
Entrada anterior
Jenioak lanpara dauka
Entrada siguiente
Comienzan a parecerse a los de 2017