Jokin Altuna: «Harro egon behar naiz egiten ari naizen ibilbidearekin, egun puntual batekin baino gehiago»

Gustura azaldu da pilotari amezketarra prentsaren aurrean, txapela jantzita eta garaikurrarekin

Tolosaldeko Ataria. Hasieran erritmo handiko tantoak izan direla esan du Altunak: «Berak egin dizkit tanto batzuk, Erikek sekulako konfiantza duelako gaur egun. Ikusi da hasieratik hil edo bizi jokatzera atera dela. Nik ez nituen sentsazio txarrak. Ondo aurkitzen nintzen, egun guztian sentitu naiz oso ondo, goizetik nituen sentsazio onak. Azken egunak gozatu ditut: familiarekin, lagunekin… Astea polita izan da, eta gero hori kantxan nabaritu egin da eta oso gustura nago».

Guztia irakurri

Entrada anterior
Txapeldun handi baten garaipena
Entrada siguiente
Erik Jaka: «Partida bere aldetik oso ona izan da eta nire aldetik ez hain ona»