Izaera leihakorrarekin kantxaratu, aurkaria aise menderatu, eta erakustaldi handia eskaini ondoren lortu du garaipena Altuna III.ak
Tolosaldeko Ataria. Partidari eraginkor ekin dio lizartzarrak, aurkariak finalerako aukeratutako pilotetako batekin, gainera. 3-0 aurreratu da. Partida hasi aurretik, baina, argi zuen Altunak pilotakada bakoitzari ahalik eta probetxu handiena ateratzea izango zela garrantzitsuena. Sakea berreskuratzeak ere lasaitasuna emango liokeela zioen; horrela izan da. Erabat kontzentratuta aritu da hasieratik, eta joko bikainari esker lortu du lehen alde txikia: 3-5.