Katedralaren distira berria

Astelena pilotalekuko zoru lakarra iragana da. Tratamendu berezi batekin leundu dute, bost milimetro higatuz, eta askoz biziagoa da orain; adituen ustez, «Atano III.aren antzekoa»

Berria. Astelena pilotalekuak itxura berria du, argiagoa. Ez dute argiteria aldatu, zorua baizik, eta orain ispilua dirudi. Zoru lakarra Katedralaren bereizgarrietako bat zen, eta, orain, kolpetik, bizi bilakatu da. Martin Alustiza EPELeko pilota hautatzailearen arabera, «erabat» aldatu da, eta orain Atano Donostiako pilotalekuaren antza du. Hark zoru bizienetakoa du.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Entrada anterior
Katedral «berri» bat
Entrada siguiente
Uno entre un millón