Urtarrilarren 14an Etxeberria eta Zabaletak 19-22 irabazi zieten Altuna eta Martijari. Pilota hautaketan, antzeko neurketa espero dutela aipatu zuten
Gasteizko Ogeta pilotalekuan elkartu ziren atzo Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta, alde batetik, eta Jokin Altuna Julen Martijarekin, bestetik, igandean jokatu beharreko finalerdietako ligaxkako aurreneko demari ekiteko. Pilotak aukeratzeko orduan, kexarik ez. Handik aurrera, aurreneko faseko oroitzapenak eta domekan gerta litekeenaren artean ia aho batez onarturiko gogoeta: «Partida gogorra» izango dela, alegia.