Zaratamokoak eta Olaizola II.ak ez dute arazorik izan buruz buruko txapelketako finalerdietarako pilota aukeraketan
Berria. Aimar Olaizolak eta Danel Elezkanok buruz buruko partida jokatuko dute larunbatean, eta Labrit bete egingo da. Aspaldi agortu ziren sarrerak, eta larunbatean zutikakoak bakarrik egongo dira salgai. Apustuei dagokienez, 100-40ri irtengo dira Olaizolaren alde eta pilotak ez dira arazo izango. Biek gustukoak aurkitu dituzte saskian.