Datu personalak babesteko politika eta Lege Oharra

DATU PERSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Erabiltzaile bezala, ASPE Jugadores de Pelota SL-ek buletin elektronikoan zein beste argitalpen batzuetan izena emateko aukera ematen dizu. Baita gurekin inprimaki baten bidez harremanetan jartzeko aukera ere. Edozein modutan, ASPEk ematen dizkiguzun datu pertsonalak zeuk erabakitako helburuarekin bakarrik erabiliko ditugu eta ez ditugu hirugarrenekin konpartituko ez bada berariaz horretarako baimena eman diguzulako.

Datu horiek aldatzeko, horietara sartzeko, ezeztatzeko edo beste edozertarako, idatziz zuzendu beharko duzu helbide honetara:

ASPE Jugadores de Pelota SL
Dirección: San Juan 5- 1 Dcha. 20600 Eibar, Gipuzkoa
CIF B26265777
[email protected]

Erabiltzaileentzako informazioa

ASPE izango da erabiltzailearen datu pertsonal guztien arduraduna eta datu horiek Europako Batasunak 2016ko apirilaren 27an emandako 2016/679 Araudiaren arabera tratatuko ditu. Araudi horrek pertsona fisikoak babesten ditu, datu pertsonalen tratamenduaren alorrean eta datu horien zirkulazio askea arautzen du. Besteak beste honako hau esaten du datuen trataeraren helburuari dagokionez:

Datuen helburua: Erabiltzailearekin harreman informatiboa edo komertziala izatea. Honako hauek dira aurreikusten diren eragiketak:

  • Webgunearen albiste buletina bidaltzea.
  • Analisi estatistikoak egitea.
  • Erabiltzailearen esku jartzen diren harremanetarako bideetatik enkarguak eta era guztietako eskaerak bideratzea.
  • Mezu komertzialak igortzea, emailez, fax bidez, SMS bidez, MMS bidez, komunitate sozialen bidez edo bestelako bide elektroniko edo fisikoen bidez, egungoak edo etorkizunean egon daitezkeenak. Komunikazio hauek ASPEk egingo ditu eta bere produktuekin eta zerbitzuekin  harremana izango dute edo bere kolaboratzaile edo hornitzaileekin, horretarako haiekin sustapen akordiorik erdietsi bada. Kasu horretan, hirugarren horiek inoiz ez dute datu pertsonaletara sarbiderik izango, ez bada aldez aurretik erabiltzailearen eta ASPEen artean horretarako akordiorik lortu.

Datuak gordetzeko irizpideak: datuak gordeko dira harik eta bi aldeen artean horretarako interesa badago. Hasieran jarritako helburuarentzako beharrezkoak ez direnean ezabatu egingo dira, beharrezko segurtasun neurriak jarraituta, berriz erabiltzen ez daitezen eta benetan ezabatu daitezen bermatzeko.

Datuen komunikazioa: Ez zaizkie hirugarrenei datuak emango, baldin eta ez badago horretarako legezko obligaziorik edo erabiltzailearen eta ASPEn arteko akordiorik.

Erabiltzailearen eskubideak:

  • Edozein momentutan emandako baimena kentzeko eskubidea.
  • Bere datuetara sartzeko eskubidea, datuak aldatzeko, eramateko eta ezabatzeko eskubidea, baita haien erabilera mugatzeko eskubidea ere.
  • Datuen kontrolerako agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea, baldin eta datuen trataerak ez badu legea betetzen.

Eskubide horiek egikaritzeko helbide honetara jo beharko da:

ASPE Jugadores de Pelota SL
Dirección: San Juan 5- 1 Dcha. 20600 Eibar, Gipuzkoa
CIF B26265777
[email protected]

Erabiltzaileak emandako informazioaren izaera, beharrezkoa edo hautazkoa:

Horretarako dagozkien kutxatilak erabiltzen dituztenean eta datuak webguneko harrementarako edo deskargetarako inprimakietan idazten dituztenean (*) sinboloa duten lekuetan, erabiltzaileek onartu egiten dute modu librean eta argian, haien datuak beharrezkoak direla egin duten eskakizuna bideratzeko eta inprimakian ageri diren beste datu guztiak ere borondatez jarzen dituztela. Erabiltzaileak bermatu egiten dio ASPE kooperatibari datu horiek egiazkorrak direla eta aldatu nahi baditu berari dagokio edozein aldaketa eskatzea.

ASPEk adierazi eta bermatu egiten ditu erabiltzaileen datu pertsonalak ez dizkiela hirugarrenei emango eta halakorik egin nahi duenean, espreski eskatuko diela baimena erabiltzaileei, zalantzarik gabe eta borondate osoz eman dezaten, hala nahi badute. Erabiltzaileak eskatu zaizkion datu guztiak ematen ez baditu, ezingo da bermatu ematen zaizkion zerbitzuak eta informazioa bere beharretara erabat egokituta egongo direla.

Segurtasun neurriak

Indarrean dagoen legeak dioenaren arabera, ASPEk Datuen Babeserako Legediaren arau guztiak betetzen ditu. Bai datu pertsonalen trataera orokorrari buruz legeak esaten duena, baita ere 5. artikuluan espreski adierazten duena ere. Horrek esan nahi du erabiltzaileen datuak zilegitasunez erabiltzen direla, leialtasunez eta gardentasunez. Eta datu horien helburuei dagokienez, erabiltzailearen intereserako egokiak izan daitezkeen moduan erabiltzen direla eta horretarako bakarrik baino ez, gainera.

ASPEk bermatu egiten du Datuen Babeserako Legeak ezarritako segurtasun neurriak betetzeko eta bete arazteko beharrezkoak diren neurri teknikoak hartu dituela eta antolakuntza arlokoak ere bai. Beti ere, erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak bermatzeko helburua mantendu duela eta erabiltzaileei informazio egokia eman diela.

Ezarri daitekeen legea eta legearen eskumena

Gerta daitezkeen eztabaidak konpontzeko edo webgune honi eta bere jardunari buruzko arazoak konpontzeko, Espainiako Estatuan indarrean dagoen legea erabiliko da. Lege hori da bi aldeek onartzen dutena eta gerta daitekeen edozein arazo epaibidean konpondu beharko balitz epaitegirik hurbilenera joko da, kasu honetan, GIPUZKOAN, EIBARen dagoenera.

Lege-oharra

Aspepelota.com webgunearen erabilera arautzen dute lege-baldintza hauek. Web horretan dagoen informaziora sartzea doakoa da, eta irakurtzea ez da beharrezkoa aldez aurretik harpidetzea edo erregistratzea.

Webgunean nabigatzeak baldintza horiek onartzea dakar.

Webgunearen legezko titularra

Webgunearen legezko titularra
ASPE Pelota Jokalariak SL
Helbidea: San Juan 5- 1 esk. 20600 Eibar, Gipuzkoa
IFK: B26265777

Cookieak

Gure webgunera sartzen zaren lehen aldian, zure ordenagailura cookie-a izeneko fitxategi bat bidaltzen da. Cookie bat testu fitxategi txiki bat da, nabigatzaileak webgunean nabigatzen duzun bitartean bildu eta gordetzen duena. Horrek balio du, besteak beste, orrialde bakoitzean pop-up aspergarriak ez erakusteko, bat ikusi baduzu, eta zure erabiltzaile-esperientzia hobetzeko. Cookieak zure ordenagailutik ezabatu ditzakezu edo jaso nahi ez dituzula adierazi eta normaltasunez nabigatzen jarrai dezakezu.

Jabetza intelektuala

Web honetan dauden testuak, irudiak, logoak, zeinu bereizgarriak, soinuak, animazioak, bideoak, iturburu-kodea eta gainerako edukiak ASPE Jugadores de Pelota SLrenak dira, edo, hala badagokio, erabiltzeko eta/edo ustiatzeko baimena du.

«Gaurkotasuna» atalean erakusten diren edukiak hirugarren komunikabideetatik datozen informazioen aukeraketa bat dira, eta haien jabetza intelektuala bitarteko horiei soilik dagokie.