Bergarako atzelariak nahiago izan du finalerdietarako eskuak apur bat babestea eta uko egin dio bihar bere herrian jokatzeari
Gara. Beñat Rezustak ez du jokatuko bihar Bergarako jaialdian. Atzelariak, aspalditik finalerdietarako sailkapena lortuta, nahiago izan du final-laurdenetako azken jardunaldiari uko egin hurrengo fasera sasoi bete-betean iristeko, nahiz eta azken partida hori bere herrian izango den.