Finala gozatzeko baliatuko du Jokin Etxanizek, txapela Aspen geratuko baita. Ezkurdia-Zabaleta faborito jo, baina gehitu du haien aurkari txarrena Rezusta dela
Berria. Urtearen joanean makina bat kilometro egin ohi dio autoari Jokin Etxanizek (Bergara, Gipuzkoa, 1970), Aspeko zuzendari teknikoak. Salbuespenik ezean, egunero zuzendu behar izaten ditu entrenamenduak han eta hemen, baina gustuko lekuan aldaparik ez dagoela dio. Are gutxiago lanak fruitua ematen duenean. «Poztasun izugarria dut gure enpresako bi bikote ariko direlako binakako finalean».