Binakako Txapelketako finala aise irabazi dute, abaila bizian eta sendo jokatuta
Berria. Parekatua uste zen finala, dirua ere parean atera da, baina partida ez da batere parekatua izan. Ezkurdia eta Zabaleta indartsu hasi dira, urdinak aldiz urduri eta ezinean, huts asko eginez, eta gorriek aldea hartu dute hasieratik. Eta behin aldea hartuta konfiantza gehiagorekin aritu dira txapeldunak.