Gara. Bikote bitxia osatzen dute Bergarako ezker itxiak eta pilotan ezkerrarekin eta gainontzeko lan guztietarako eskuinarekin erosoago aritzen den zaratamoztarrak. Berez, ez dirudite hitz askokoak, baina gauzak oso garbi dituzte eta nabarmena da txapelketa honek elkarren arteko harremana sakontzeko aukera eman diela eta bien arteko konplizitatea handia dela.
«Eskuin besoa normal banu, ezkerra ez nukeen hainbeste landuko»
