Altunak aldea hartu du partida hasieran (7-0), eta errentari eutsi dio partida osoa
Berria. Jokin Altunak mendean hartu du Julen Retegi, 22-12ko emaitzarekin. Horrenbestez, Buruz Buruko Txapelketarako final-laurdenetarako sailkatu da pilotari amezketarra. Altuna hasieratik aurreratu da markagailuan. Retegik partidaren erditik aurrera gora egin duen arren, ez da aldea murrizteko gai izan.