Erasunek eta Bakaikoak, 21 urtekoak biak, sufritzeko gaitasuna erakutsi dute
Gara. Jon Erasun eta Joanes Bakaikoa prest dira larunbatean jokatuko duten Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketaren finalerako. Zizurkilgo atzelaria eta Etxarriko aurrelaria pilotari gazte bezain langileak dira, sufritzeko gaitasun aparta dutenak, eta finala orain arte ikusitakoaren bidetik joaten bada, pentsatzekoa da Labriteko neurketa luzea eta gogorra izango dela.