ASPE eta Asegarcek ekainaren 8, 9 eta 10 jokatuko dute urteroko amateur lehiaketa
Aurreko urteari jarraituz Beasaingo Antzizarren hasiko da aurten ere ‘Etorkizuneko pilotarien ETB Torneoa’, ekainaren 8an hain zuzen. Aurkeztu berri den lehiaketa honen nondik norakoak azaldu dituzte, Aitor Aldasoro, Besaingo Alkatea, eta Leire Artola, zinegotzia.
Ekainaren 8an, Besainen ASPEk antolatzen duen pilota jaialdiko bi bikoteak dira: Zabala-Etxebarria vs Zubizarreta-Garmendia. Hurengo egunean Asegarcek Zubirin jokatuko du bere finalerdia: Elola-Maraiezkurrena vs Alberdi-Aranguren. Beasain eta Zubiriko bikote irabazleek finala jokatu dute ekainak 10ean erabaki gabeko frontoiren baten.