Bizkaia frontoian aukeratu dituzte pilotak Olaizola II.ak eta Altuna III.ak; biak gustura geratu dira materialarekin.
Tolosaldeko Ataria. Duela bi aste jakin zen igandeko finala nortzuk jokatuko zuten. Bi aste horietan denetik egitea tokatu zaie Aimar Olaizola eta Jokin Altunari: finaleko txartela ospatu; atseden hartu; entrenatu; komunikabideei elkarrizketak eskaini, eta azkena, iganderako materiala aukeratu.