Irribarria, beste itxura bat emanez, eta Zabaleta, huts gehitxo pilatuz, larri gailendu ziren Labriten
Gara. Paperak aldatuta, larunbateko irudi kezkagarria konponduta Irribarria izan zen partidako onena, Zabaletak huts gehitxo pilatu zituen bitartean eta sufrimendu berarekin, aukerarik gabe ziren arren Olaizola II.a eta Imaz euren kide Arteaga-Imaz sailkatzekotan izan ziren, 20-18koarekin. Aramakoa eta Etxarrengoa dira bihar jokatuko den San Fermin torneoko lehen finalistak.