Ondo bidean, bi aste beharko ditu osatzeko, baina etzi du lehen partida, Elezkanoren aurka
Berria. Erik Jakak zuntz haustura txikia du eskuineko sorbaldan, eta ezingo du jokatu lau eta erdikoaren final-laurdenetako ligaxkan. Ondorioz, Julen Retegik ordezkatuko du, Retegi izan baitzen tanto gehien lortu zuena final-zortzirenetako galtzaileen artean —22-17, Victorren aurka—. Etzi jokatuko du lehen partida, Elezkanoren aurka, Arnedon (Espainia).