Altuna III.ak eta Ezkurdiak Saralegi eta Martinez de Irujoren aholkuak jasotzen jarraitzen dute prestaketan
Gara. Julian Retegirekin batera, Jokin Altunaren eta Joseba Ezkurdiaren botilero lanak egin dituzten Ekaitz Saralegi eta Juan Martinez de Irujo izan dira, ezbairik gabe, azkenaldiko laguntzailerik mediatiko edo ezagunenak. Bada, EPELek hartutako erabakiaren ondoren, aipatu bi pilotariak enpresa berekoak izanda, Amezketakoa eta Arbizukoa bakarrik irtengo dira igandean Atano III.eko kantxara. Horrek, baina, ez du esan nahi euren betiko aholkularien laguntza izan ez dutenik partida prestatzeko.