Aurrean zein atzean gailendu zaizkie Bengoetxea eta Imazi. Artolak, oso zehatz, hamabi tanto egin ditu guztira
Berria. Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak indar handiz ekin diote binakako txapelketari. Biek kolpe erakustaldia eman zuten atzo Tolosan, eta 22-14 nagusitu zitzaizkien Oinatz Bengoetxeari eta Ander Imazi. Atzelari gazteak (19 urte) txapelketako lehen partida zuen, eta bikain aritu zen. Une oro agindu zuen, eta lana erraztu zion Artolari, hark hamabi tanto egin zitzan; bi, saketik.