Rezusta, Zabaleta, Albisu eta Mariezkurrenaren kolpea bikain baliatu dute euren aurrelariek lehen itzulian
Gara. Lehen erdia bete berri du Binakako txapelketak eta ondorio garbi bat erakusten du sailkapenak: atzelari jotzaileek jotako musikaren erritmora jokatu da lehiaketaren lehen zati hau. Ez dago adierazpen hau babesteko datu zehatzik, aurten esaterako kendu egin dute pilotaririk onenaren sailkapena, baina torneoaren jarraipena egin duen edozein pilotazaleri galdetuta, ziur erabateko adostasuna egongo litzatekeela lehen lau postuetan lau atzelaririk onenen bikoteak daudela azpimarratzerakoan.