Berria. Altuna III.a-Martijak 22-15 irabazi zieten atzo Ezkurdia-Ladis Galarzari Labriten, eta, horri esker, eten egin dute bolada txarra, galdu egin baitzituzten aurreko bost partidak. Oraindik, hala ere, atzean dira sailkapenean, hiru garaipen bakarrik baitituzte. Bat gutxiago dute Ezkurdiak eta Ladis Galarzak. Horiek ere txakalaldian dira, azken hiru neurketak galduta. Egun, bi garaipenen aldea dago laugarren eta bosgarren sailkatuaren artean. Gaur amaituko da jardunaldia. Elezkano-Reusta eta Irribarria-Zabaleta ariko dira Zumaian. Bost garaipen dituzte bi bikoteek.
Altuna-Martijak bolada txarra eten dute
