Zaratamokoak esan du ezker eskua erabat sendatu zaiola, eta «sasoi betean» dagoela igandeko saiorako. Bai bera eta bai Irribarria gustura gelditu dira pilotekin, baina ezberdin aukeratu dute. Sarrera gutxi gelditzen dira
Berria. Ezkerreko besoa solte ibili zuen Mikel Urrutikoetxeak atzo, etziko finalerako pilota aukeraketan. Atzo egin zuten hautaketa, eta Zaratamokoak pilotakada onak jo zituen duela gutxira arte minduta izandako eskuarekin. Airez ia bat ere ez zuen jo; hori du bakarka aritzeak, baina fresko zirudien. Finala astebete atzeratzeko eskatu zuen, eta, ikusitakoaren eta berak esandakoaren arabera, mesede handia egin dio. «Lehen astean, eskua gaizki zegoen, baina, egunak pasatu ahala, hobera egin du. Orain ondo dago, sasoi betean nago. Galtzen badut, eskua ez da aitzakia izango».