Partida orekatua izan da 13-15era arte. Etxeberriaren huts bati etekina atera dio Jakak, eta 13tik 22ra egin du zuzenean
Berria. Dirua Jakaren alde atera da nabarmen, Tolosako Beotibar pilotalekuan. 30 ehuni, gorria faborito. Baina partida apustuek ziotena baino askoz ere parekatuagoa izan da. Batek estutu eta besteak erantzun. Batek tanto errenkada egin, eta besteak harrapatu. Erik Jakak eta Peio Etxeberriak, biek eutsi diote lau eta erdiko finalerdietara sailkatzeko aukerari 15. tantora arte, harik eta Jakak sakearekin asmatu duen arte.