Binakako Txapelketako orain arteko bikote onenak erraz irabazi dio Altuna III.a-Galartza bikoteari Eibarren (22-9). Jakak 10 tanto egin ditu
Berria. Oraingoz aurkaririk ez daukate Jakak eta Zabaletak Binakako Txapelketan. Gaur ere irabazi egin dute, aise gainera, Altuna eta Galartzaren aurka. Eibarren aritu dira elkarren aurka, eta txapelketako sailkapenean alde handiz buruan direnek 22-9koarekin irabazi dute.