Elezkano II.ak eta Zabaletak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia eta Galartza
Berria. Geldiezina dirudi Elezkano II-Zabaleta bikoteak. Partida bakarra galdu zuten lehen itzulian, eta garaipen batekin hasi dute bigarrena ere: 8-22. Beste zazpi partida geratzen dira oraindik, baina gero eta gertuago dute finalerdietarako sailkatzea. Zailago dute Ezkurdiak eta Ladis Galartzak.