Pilotari beste abiadura bat eman diote eta ez dute arazorik izan Artola eta Arangurenen aurkako neurketa garrantzitsua irabazteko
Gara. Ezkurdiak eta Ladis Galartzak garrantzi handiko puntua eskuratu zuten atzo, Logroñoko Adarraga pilotalekuan, Artola eta Aranguren 22-11 menderatu ostean. Aspeko bikoteak bosgarren garaipena lortu zuen eta bizi-bizirik jarraitzen du kanporaketan sartzeko bidean. Baikoko bikoa, aldiz, hiru garaipenekin geldituko da sailkapeneko zuloan eta gauzak oso zail jarri zaizkio bi jardunaldiren faltan –biak irabazita ere zain egon behar–.