Ez dute parte hartu Ezkurdiak eta Imazek. Etxeberriak eta Ladis Galarzak neurketa ona eta gogorra egin dute, eta laugarren postua eskuratu dute.
Berria. Ez dute baliatu euren azken aukera Urrutikoetxeak eta Imazek. Imazek ez du jokatu gaur Zarautzen (Gipuzkoa) —Andoni Aretxabaletak jokatu du haren ordez—, eta ez du gehiago jokatuko aurtengo Binakako Txapelketan. Parean bi aurkari duin izan dituzte: Ezkurdiaren ordez jokatu duen Peio Etxeberria, eta neurketako jokalari onena izan den Ladis Galarza.