Zabaletak partida ikusgarria jokatu du, eta txapelketako pilotaririk onenaren saria eman diote. Hirugarren txapela lortu du Binakakoaren finala irabazita. Elezkanok, berriz, bigarrena
Berria. Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak jantzi dute 2021eko Binakako txapela, Jon Ander Albisu eta Jon Ander Peñari aise irabazi eta gero, 22-7. Txapelketa osoan bezalaxe, finalean ere pilotari bat nabarmendu da ingurukoen gainetik: Zabaleta. Bikain aritu da, eta, pixkanaka-pixkanaka, bere neurrira osatu du partida.