Gara. Zazpi asteren ostean, udako Mastersa bete-betean sartu da bere unerik erabakigarrienean eta asteburu honetan argituko da finalerdiak zein bikotek jokatuko dituzten. Momentuz, Peña II.a-Rezusta eta Olaizola II.a-Zabaleta dira lehen bi txartelak zuzenean eskuratu dituztenak eta beste biak Zierbena eta Zumaian jokatuko diren kanporaketetatik irtengo dira. Azken asteetan arazo desberdinak direla medio kantxetatik at egon ostean, Peio Etxeberria eta Julen Martija prest dira partida erabakigarri horiek jokatzeko.
Etxeberria eta Martija, play-offerako prest
