Jose Javier Zabaleta «ahalguztidunetik» harago, enpresek orain urtebete kontraturik gabe utzi zituzten Unai Laso, Jon Mariezkurrena eta Victor Esteban izan dira uda honetako garaile nagusienetakoak
Gara. Zalantzarik ez da Logroñon amaitu berri den ezohiko pilota uda honetan, Jose Javier Zabaletarena izan dela gehien nabarmendu den izena. Binaka jokatu dituen txapelketa eta torneo guztiak irabazi ditu, era guztietako aurrelariekin gainera. Horrenbestez, oraintxe bertan ia garaiezina dirudi binaka jartzen duten edozein partidatan.