Aspaldiko Urrutikoetxea onena 21-5 aurreratu zen, baina Jaka neurketari buelta emateko zorian izan zen
Gara. Mikel Urrutikoetxeak 22-18 menderatu zuen atzo Erik Jaka Tolosan, Lau eta Erdiko Txapelketako final laurdenetako ligaxkaren lehen jardunaldia itxi zuen partidan. Neurketa arraroa izan zen, izan ere, Urrutikoetxea 21-5 aurreratu zen markagailuan, baina Jaka 21-18raino hurbildu zitzaion ostean, bizkaitarrak jada eskuan zuen garaipena zalantzan ipintzera iritsiz.