Bikote gipuzkoarrak airean ibili ditu Jaka eta Mariezkurrena Eibarren. Ohartu orduko, 0-10 aurreratu eta partida puskatu dute urdinek
Gara. «Gozatzen gabiltza». Egia borobila esan zuen Iker Irribarriak partida bukatu bezain laster. Laugarren garaipena jarraian poltsikoratu zuen bikote gipuzkoarrak –zortzigarrena orotara, sailkapeneko lider jarraitzeko, Laso-Imaz eta Altuna III.a-Martijarekin berdinduta– eta ez zuen nolanahi lortu, arerioak hankapean ibilita baizik.