Neurketa bikaina jokatu dute Laso eta Imazen aurka (22-12), eta lehen postuan jarraitzen dute, Altuna III.a-Martijarekin eta Elezkano II.a Zabaletarekin berdinduta.
Berria Jotzaileak dira Irribarria eta Rezusta, eta horixe erakutsi dute gaur Tafallan (Nafarroa). Euren jokurik onena erakutsi dute, eta mendean hartu dituzte Laso eta Imaz (22-12). Neurketaren aurretik, sailkapen nagusian berdinduta zeuden zortzina garaipenekin, eta balantza euren aldera jarri dute txapelketako liderrek. Bederatzi garaipen dituzte orain, Altuna III.a-Martijak eta Elezkano II.a-Zabaletak adina.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/albisteak/209570/irribarriak-eta-rezustak-erakustaldia-eman-dute-eta-lidergoari-eutsi.htm.