Debutaren eguna eta lekua zehazteke badaude ere, Etxarri Aranatzekoak hil honen amaieran edo apiril hasieran jokatuko du lehen partida profesionaletan
Oraindik bere debuta noiz eta non izango den zehazteke dagoen arren, martxoaren amaieran edo apiril hasieran profesional berri bat izango da eskuzko koadroan, Aaron Arbizu atzelari etxarriarrak (1998-08-04) bi urteko kontratua sinatu baitu Asperekin. Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, azkenaldian Andoni Gaskuek, Unai Alberdik eta Arbizuk berak –bi atzelariek Asperekin eta aurrelariak Baikorekin– eman dute profesionaletarako jauzia.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2022-03-11/hemeroteca_articles/aaron-arbizu-atzelariak-asperekin-sinatu-du-bi-urterako