Hasieratik hartu du aurrea nafarrak, eta sakeari esker eutsi dio aldeari. Lau eta erdian Altunari irabazi dion hirugarren aldia da
Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan da Peio Etxeberria, bigarren aldiz. Eta multzoburu gisa, gainera. Handia egin du gaur Donostian: faborito zen Altuna III.ari irabazi dio (15-22). Amezketarrak Dario Gomezen aurkako partidan lortu beharko du txartela.