Azken bi urteetan txapelik jantzi ez badu ere, bere ibilbideko unerik onenean dagoela sentitzen du arbizuarrak. Fisikoki eta mentalki lan handia egin eta gero, joko bolada oso ona hartu du eta, batez ere, jarraitutasun handia. Heldutasuna ez omen da zenbakietan neurtzen, baina Joseba Ezkurdiari nabari zaio, baita hizketan ere.