Sakandarrek bi puntu baino ez dituzte lortu lehen zazpi partidetan, horietako bat ostiralean Getarian arerio izango dituzten Peio Etxeberria eta Rezustaren aurka
Binakakoa izaten da urteko txapelketarik luzeena eta akatsak egiteko aukerarik gehien ematen duena, baina lehen fasearen erdia gaindituta, badira urgentziak jotako bikoterik. Horietako bat da Joseba Ezkurdia eta Julen Martijak osatutakoa eta 2020ko txapeldunak aurrean ibiltzeko kiniela gehienetan sartzen baziren ere, azken bi postuetatik irteteko borrokan erabat murgilduta daude, bururik altxa ezinda.