Hasieran Urrutikoetxea eta Albisu 2-7 aurreratu arren, aurrelari nafarrak errematean agertu duen inspirazioak partidari buelta emateko balio izan du
Binakako Txapelketa honetako seigarren garaipena eskuratu zuten atzo Lasok eta Imazek Mungian, lana beltz eginda Urrutikoetxea eta Albisu gainditu ostean. Ondorioz, Baiko enpresako bikoterik sasoikoena direla bistaratu zuten, Elordi eta Zabaletaren atzetik ligaxkako bigarren postuan kokatu baitira, bederatzigarren jardunaldia hasi den honetan.