Medikuei jaramon eginda, Aramako pilotariak erretiroa hartuko du, eskuin belaunean dituen arazoengatik. Martxoaren 4an jokatuko du azkeneko partida, Donostian
Kilometro erdi baino ez dago Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekutik Portalea kultur etxera. Bi toki horiek lekua izango dute Iker Irribarriaren kirol ibilbidean. Pilotari aramarrak oroitzapen ederra gordeko du Astelena pilotalekuaz, han egin baitzuen estreinakoa profesionaletan, 2015eko martxoaren 22an. Portalea kultur etxeaz, ordea, oroitzapen garratza izango du, han jakinarazi baitzuen, atzo, erretiroa hartuko duela, 26 urterekin, eskuin belauneko minak behartuta.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1877/019/001/2023-02-23/iker-irribarriak-osasuna-lehenetsi-du.htm.