Imazen ordez, Binakakoan bezala Jakarekin arituko den Aranguren izango da udari markoa jarriko dion txapelketatik aldaketa bakarra Iruñeko torneoan
Txapelketa nagusien presio eta zurruntasunik gabe, uda izaten da pilota munduan bestela ikusi ezin diren partidez edo desafioez gozatzeko garai egokia. Enpresek, ordea, abuztura arte behintzat, ez dute batere arriskatu nahi izan eta Labrit egunero beteko dela ziurtatuta izanda, Mastersean erabiliko dituzten pilotari ia berak aukeratu dituzte udako torneorik luze eta garrantzitsuenerako.