Eskumuturreko lesioagatik uko egin behar izan dio Binakako Txapelketa jokatzeari; kolpe gogorra izan dela dio, baina ahalik eta ondoen lehengora bueltatu nahi du, eta amestutako final hori lortu.
Xabier Tolosa (Anoeta, 1995) atzelari anoetarraren izena izan da Eskuz Binakako Txapelketa jokatzen hasi aurretik gehien aipatu dena. Eskumuturreko lesio bategatik uko egin behar izan dio txapelketa jokatzeari. Jokin Altunarekin bikote egitekoa zen orain bi urte bezala, baina ezin izango dugu kantxetan ikusi denboraldi batean. Ebakuntza egin edo ez erabakiko du hurrengo egunetan. Txapelketa batetik kanpo gelditzea beti gogorra den arren, aldarte onez azaldu da ATARIA-ren egoitzara. Txapelketa jokatuko ez duen arren, goizean entrenatzen aritu da. Bere lesioaz, bere ibilbideaz, eta jokatutako azken txapelketez hitz egitera gonbidatu dugu anoetarra.
Content retrieved from: https://ataria.eus/komunitatea/unaiugartemendia/1733395293885-berriro-ere-lehengo-maila-errekuperatzea-izango-da-orain-lehentasuna.