Julen Martija: «Berandu irabazi genuen, baina bizirik gaude, eta hori da garrantzitsuena»

Peio Etxeberriak eta Martijak hondoa jo zuten lehen zortzi partidak galduta, baina gora egin dute azken hiruretatik bi irabazita. «Azkeneraino borrokatuko gara», dio atzelariak

Zortzigarrenez jarraian ari da jokatzen maila nagusiko BinakakoTxapelketa Julen Martija (Etxeberri, Nafarroa, 1997). Aurreko zazpi aldietan askoz gehiago gozatu du sufritu baino: bitan izan da txapeldun, eta behin txapeldunorde. Oraingoan, ordea, askoz gehiago ari da sufritzen gozatzen baino. «Pena» du horregatik, baina «gogotsu» dago «egoera iraultzeko».

Content retrieved from: https://www.berria.eus/kirola/berandu-irabazi-genuen-baina-bizirik-gaude-eta-hori-da-garrantzitsuena_2136713_102.html.

Etiquetas / Etiketak: Martija
Previous Post
La madeja del Parejas
Next Post
Último tren para Peio Etxeberria y Martija