Astelehenean, 14:00etan, jarriko dira salgai martxoaren 30ean Nafarroa Arenan jokatuko den 2025eko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.
Hilabete pasatxo falta denean eta play-offetan murgilduta, datorren asteleheneko 14:00etan jarriko dira salgai 2025eko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak. Sarrerak EntradasFronton atarian eskuratu ahal izango dira.
Sarreren prezioak honako hauek izango dira:
GUNEA | PREZIOA |
KANTXA 014 BLOKEA | 130 € |
KANTXA 015/016 BLOKEAK | 140 € |
KANTXA 017 BLOKEA (1etik 21era) | 130 € |
KANTXA 017 BLOKEA (21etik aurrera) | 135 € |
GOIKO KANTXA 114/115/116 BLOKEAK | 110 € |
GOIKO KANTXA 117 BLOKEA | 90 € |
KANTXA ERREBOTEA (3-5 lerroak) | 110 € |
KANTXA ERREBOTEA (6-11 lerroak) | 90 € |
KANTXA ERREBOTEA (12-16 lerroak) | 70 € |
GOIKO ERREBOTEA (21-24 lerroak) | 80 € |
GOIKO ERREBOTEA (25-32 lerroak) | 60 € |
GOIKO ERREBOTEA (33 lerroa) | 40 € |