Mariezkurrenaren zartailuak eta Artolaren lanak garaipena dute sari

Artola ez zen fin aritu, baina haren lanak saria izan zuen

Lasok eta Iztuetak sekulako lana egin zuten, eta 11-5 galtzen egotetik 11-12 aurretik jartzera pasatu ziren aurrelari nafarrak errematean asmatu zuen tarte batean. Baina gorriek pilota aldatu zuten 13na zirela eta markagailuan ihes egin ahal izan zuten.

«Sekula izan ez ditudan sentsazioak izan ditut». Horra Jon Mariezkurrenaren laburpena, Bilboko Bizkaia pilotalekuan eskaini duen erakustaldiaren ondotik. Kolpe ikaragarria duen arren, karisma ere badu Berriozarko atzelariak, eta kolpea adina karisma erakutsi zituen atzo, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka honen aurreneko jardunaldian puntua ateratzeko.

Content retrieved from: https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2025-03-02/hemeroteca_articles/mariezkurrenaren-zartailuak-eta-artolaren-lanak-garaipena-dute-sari.

Etiquetas / Etiketak: Artola, iztueta, Laso, mariezkurrena ii
Previous Post
Mariezkurrena y el oficio congelan a Laso-Iztueta en el primer partido de semifinales del Parejas
Next Post
Ezkurdia eta Rezustaren gaitasun fisikoak Jon Ander Peña eta Albisu ito ditu