Altuna III.a finalean da, Laso mendean hartu eta gero

Donostiako Atano IIIa frontoian jokatu da buruz buruko txapelketaren final-erdia eta amezketarrak 22 eta 9ko emaitzarekin gainditu du Bizkarreta-Gerendiaingo pilotaria.

28 minutu pasatxo iraun ditu final-erdiak Atano IIIa frontoian, Donostian. Erakustaldia egin du Altuna III.ak. «Txoratzen nago, finala iristera zaila da, kosta egiten da eta iristen zarenean poza ematen dizu». Seigarren finala izango du amezketarrak eta buruz buruko laugarren txapelaren bila joango da Bilbora, ekainaren 1ean.

Content retrieved from: https://ataria.eus/amezketa/1747502389688-altuna-iiia-finalean-da-laso-erraz-gainditu-eta-gero.

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Artola
Previous Post
Un superior Jokin Altuna no da opción a Unai Laso (22-9)