Ligaxkako lehen jardunaldiko irabazleak elkarren aurka ariko dira asteburu honetan, eta galtzaileak ere bai
Berria. Jokatu dute lehen jardunaldia Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan, eta pozik dira Aimar Olaizola, Joseba Ezkurdia, Victor Esteban eta Mikel Urrutikoetxea, irabazita, urratsa egin baitute finalerdietarako. Asteburu honetan jokatuko den bigarren jardunaldiak dezente argi dezake egoera. Izan ere, estreinakoan garaile izan zirenek elkarren aurka jokatuko baitute: Olaizola II.a eta Victor, ostiralean, Logroñon; eta Urrutikoetxea eta Ezkurdia, larunbatean, Bilbon.